Laborantza-lurrak eta eremu naturalak urbanizazioaren presiopean dira : zer egin ?
Eremu naturalak eta laborantza-lurrak atxiki eta babestu behar dira, urbanizazio hedatze eta lur artifizializazio proiektu guziak geldituz. urbanizatzeko eremu berriak irekitzea salbuespen bilakatu behar da, dagoen lurzorua osoki baliatua eta baloratua izan denean bakarrik.
Helburua argia da : lur emankorrak eta natura ez dira aldibaterako erreserba, baizik eta gure ondare komuna eta etorkizuneko bermea.
Nola joan autonomia alimentario baten aldera herriarentzat ?
Herriak dozenaka hektarea laborantza-lur ditu bere jabetzan. laborantza etxalde komunala sortuko da, baratzezaintzarekin eta herri-baratzekin.
Lurraldean diren laborariek ere sustengua ukanen dute, instalatzeko, transmititzeko eta ekoizpena garatzeko laguntzekin.
Etxalde komunalaren ekoizpena nagusiki harriet baita-ko sukalde zentralera bideratua izanen da, tokiko eta kalitatezko elikadura bermatzeko gure haurreri eta erabiltzaileeri.