Zer egin, leku baten bila etsipenez itzulika dabiltzan auto horiek saihesteko ?

Gaur egun guti baliatuak diren hiri-sarrerako aparkalekuak benetako konponbidea bilakatu behar dira bisitarientzat. horri loturik, doako lotura autobus zerbitzua eta maiztasun handiko autobusak ezarri behar dira, bide erreserbatuetan (trambus gisako sistemarekin).

Aparkaleku berriak sortu behar dira ere autobideko donibane lohizune ipar eta hego irteeretan, bisitariak auzoetara edo erdigunera sar ez daitezen leku baten bila.

Milaka autok hiria zeharkatu besterik ez dute egiten : nola saihestu hori ?

Gure karriketako trafikoa arintzeko, bai eta rd 810ean (lehengo rn 10) ere, xantakoko erdi-trukagailuaren sortzea lehentasunezkoa da.

Autobidea hiri-ingurabide doako bilakatu behar da, donibane lohizune saihesteko bide gisa, hegoaldetik eta urdazuriko haranetik heldu diren eta hiria zeharkatu besterik egiten ez duten milaka autoentzat.

Erdiguneko lurpeko aparkalekuek “auto-xurgatzaile” gisa jokatzen dute : saihestezina ote da ?

Erdigunean diren hiru lurpeko aparkalekuei dagokienez (hondartza handia, merkatua, portua), gaur egun kudeatzaile bakar baten esku diren kontratuak berriz negoziatuko dira. helburua da erabilera berriz bideratzea, batez ere biztanleentzat eta langileentzat izan daitezen (prezio bereziekin, bereziki).

Ezinezkoa bilakatzen ari da donibandarrentzat erdigunean zein auzoetan aparkatzea: zer konponbide eguneroko arazo honi ?

Hiriko aparkaleku eremu guziak (erdigunetik hasi eta akotze eta xantakoraino) eremu urdin bilakatuko dira, biztanle eta langileentzat makarroi sistemarekin. bisitarien autoek denbora mugatua izanen dute “diska urdina” bidez.

Ordainpeko eremuetan, biztanleentzako aparkatze sistema ezarriko da prezio solidarioarekin. harpidetzaren prezioa diru-sarreren arabera moldatuko da, eta tarifa bereziak aplikatuko dira aktiboentzat (langile eta ofizialentzat), osasun arloko profesionalentzat eta noizbehinkako bisitarientzat.

Zaila da batzuetan denbora laburrean erosketak egiteko aparkatzea : zer egin ?

Konponbidea da “gelditze laburrak” orokortzea eta garatzea : ordu erdiko doako aparkatzea saltoki guzietarik hurbil (erdigunean baita ere gelos eta axular karriketan…)