Gure portua, donibaneko bihotza

Ternua, Dakar… Gure historia hurbiletik portuari lotua da.

Hiria berari esker handitu, aberastu eta ospetsua izan da.

Gaur egun desagertzeko bidean da, gehiegizko arrantza, kutxadura eta artisau arrantzaren murrizketengatik.

Barku kopuru ttiki batek nekez bizirauten segitzen du. Donibanen Biziko emazte eta gizonak beren alde dira.

Pontoiak

Logicoop koperatiba desagertu denetik, arrantzaleek funtsezko lan tresnak galdu dituzte, hala nola pontoiak eta hormagailua.

Laster, pontoiak aisialdi itsas ontzieri idekiak izanen dira.

Portuaren diru oreka ezinbestekoa da, ahatik, ez da ondoko arrantzale belaunaldien kaltetan izan behar.

Berme gisa, Herriko Etxe zonbaitek osatzen duten S.P.L. egiturak (société de gestion du port) egin ahalaz bi pontoi babestu beharko ditu geroan Donibanen instalatu nahiko duten profesionalentzat.

Barkuak

Bretainian, « Mer de Lien » elkartea (« Pleine mer » elkartearen segipenean) arrantzale gazteentzat barku berrien erosten ahal izateko borrokatzen da.

Ildo beretik, Donibane eta Ziburuko elkarte multzo batek ber ereduko egitura bati gogoetatzen ari da. Aurten barku jabe anitz erretiratuko dira. Partaide publiko eta pribatuek osaturiko bidean den egitura horri esker, gazteentzat itsas ontzi horien erostea litzateke helburu.

Herriko Etxea egituratze hortan sartu behar da arrantza babesteko eta ber bidetik Harriet baitako kofoinan sortuko den sukalde zentralaren bitartez kalitatezko arraina adineko jende eta haurrei zabaltzeko aukera paregabea landuz.

Arrantzale gazteak

Zokoan kokatzen den arrantza lizeoa ukaiteko xantza badugu.

Arrantza munduan sartu nahi duten gazteek etxebizitzari lotuak diren arazoei aurre egin behar dute arrantzari doakien zailtasunekin batera. Egun eta gauez lanean aritu beharko dutenei hurbileko etxebizitza baten eskuratzea ezinbestekoa da.

Ondoan, arrantza salmentari zuzendua den erakina ez da osoki erabilia.

Zergaitik ez etxebizitza eskuragarriak antolatu profesionalentzat?

Deskargatzeko dokumentua: CIDPMEM 64-40ko arrantzaleek alga gorrien (Gelidium corneum) ustiapena, 2024-2025 kanpainaren txostena