“Hemen formatu, hemen lan egin.”

Donibane Lohizune lanbide, formakuntza jarraitu eta goi mailako formakuntzaren euskarri bilaka daiteke, herritarren eta enpresen zerbitzura. Formazioa duen hiri batek jendea erakartzen du. Tokiko ekonomia indartzen du, enplegua egonkortzen, merkataritza sustatzen eta etorkizuna prestatzen laguntzen du (digitala, trantsizio ekologikoa…)

Zergatik proposatu formakuntza gehiago donibane lohizunen ?

Hemen formatu eta hemen lan egiteak tokiko enplegua sortzen duelako, enpresen beharrei erantzuten dielako eta gazteei etorkizun bat eskaintzen dielako, kanpora joan beharrik gabe.

Zergatik da formakuntza jarraitua udal gai bat ?

Herritarrei laguntzen dielako aitzinera egiten, berriz trebatu eta lan bat atxematen. Garraio, denbora eta kostu oztopoak murrizten ditu, eta aukerak hurbiltzen.

Zer aldatzen du horrek donibandar enpresentzat ?

Langile hobeki formatuak eta fidagarriagoak dituzte, ibilbide egokituarekin (ikasketa eta lana uztartuz, ziurtagiri laburrak, “neurrira” eginiko formakuntzak). Enpresen lehiakortasuna eta egonkortasuna indartzen ditu.

Zergatik mintzatu goi mailako ikasketaz herriko hauteskundeetan ?

Ipar Euskal Herrian, baxoaren ondotik ikasketak segitzen dituzten gazteen kopurua apalagoa delako beste hiri eremu batzuekin konparatuz, nahiz eta gure lurraldea eskualdeko handienetakoa izan. Gakoa da aukera berdintasuna eta gure gazteen geroa.

Arazoa eskaintza eskas batetik dator ?

Parte batean bai. Eskaintza hazi da azken urteetan, baina oraindik ez da aski zabala ezta anitza ere. Euskal Herriko kampusak ikasle kopurua handitu du azken urteetan (3.500etik 8.000–9.000 ingurura), baina gure lurraldearentzat oraindik apala da.

Zergatik da donibane lohizune zuzenean hunkitua ?

Hego Lapurdi, eta bereziki Donibane Lohizune, hiri garrantzitsua da, baina ia ikaslerik gabea. Hori hutsune bat da : ezin da lurralde orekaz mintzatu gure bezalako hiri batek dinamika unibertsitarioan tokirik ez badu.

Zein da hemen ikasle gehiago ukaitearen interesa ?

Ikasle gehiago, dinamismo gehiago. Goi mailako ikasketak eta ikerketa ez dira kargu bat : motor ekonomikoak dira (ikastegien jarduera, ikasleen kontsumoa) eta irudi eta erakargarritasun palanka bat ere bai.

Zerk trabatzen ditu ikasleak gaur egun ?

Etxebizitza da oztopo nagusia. Ikasleentzako egoitzen eskaintza oso apala da (550 bat lekurekin), eta Donibane Lohizunen ez da batere halakorik. Hori konpondu gabe, ez da egiazko goi mailako dinamika bat garatuko.