Jakes Esnal

Urte hasiera honetan, nola ez pentsatu kartzelan 32. urteurrena betetzen ari den Jakes Esnal donibandarra zein Ion eta Unai Paroti. 2022 urtea, gure artean egonen den urtea izatea espero dugu. Hurbilketak eta presoen askatzeari begira urratsak egin badira ere, egun blokeo egoera batean aurkitzen gira. Gu denen mobilizazioari esker, urrats indartsuak eginak izan dira eta aurten, mobilizazioaren bidearekin segituko dugu aitzina. Azken presoa etxean izan arte lanean segituko dugu. Zentzu horretan, Bake Bidea eta Bakegileek, blokeo egoera hausteko helburuz aurreikusi dituzten mobilizazio desberdinetan parte hartuko dugu. Gure azken hitza beraz 32 urte preso daraman Jakes eta bere familiari! Urte berri on!

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *