{"id":955,"date":"2026-03-01T10:05:44","date_gmt":"2026-03-01T10:05:44","guid":{"rendered":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/?page_id=955"},"modified":"2026-03-01T10:07:16","modified_gmt":"2026-03-01T10:07:16","slug":"kultur-politika-eta-euskararen-lekua","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/kultur-politika-eta-euskararen-lekua\/","title":{"rendered":"Kultur politika eta euskararen lekua"},"content":{"rendered":"\n<h1 class=\"wp-block-heading\"><strong>4 ARDATZ NAGUSITAN EGITURATUTAKO KULTURA POLITIKA<\/strong><\/h1>\n\n\n\n<div style=\"height:15px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>DAGOENA BALIOAN JARRI ETA KOHERENTZIA EMAN<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Gure lurraldeak badu jadanik eskaintza kultural aberats eta ezaguna : Ravel Jaialdia, Hego-Akitaniako Eszena Nazionala, tokiko bestak, musika eskola, baita Tanka gela, Micro-Folies, zinema, mediateka edo La Rotonde bezalako ekipamenduak ere.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Erronka ez da ekitaldi gehiago pilatzea, baizik eta dagoenari koherentzia eta hats berri bat ematea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Udalaren egitekoa da koordinazioa eta sare-lana sustatzea : eragileen artean loturak sortzea, baliabideak partekatzea eta ekimenak agerian ematea. \u00ab&nbsp;Kofoina&nbsp;\u00bb proiektuarekin bezala, dagoen indarra antolatzea da xedea, ez bakoitza bere aldetik ibiltzen uztea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Kultura politika sendo batek lurraldean egituratutako dinamika bat behar du oinarri.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:15px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>KULTURA MURRUETATIK ATERA : ESPAZIO PUBLIKOAN BIZI<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Gure nahia argia da : kultura ez bakarrik kontsumitu, baizik eta bizi.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Espazio publikoa berriz ere adierazpen, sorkuntza eta elkargune izan behar da : karrikak, plazak, parkeak eta frontoiak zine emanaldi irekiak, eszena irekiak, tokiko taldeentzako aukera berriak eta bat-bateko emanaldiak hartzeko gai izan behar dira.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Auzo bakoitzean eszena irekiak garatu nahi ditugu, mutxikoen indar kolektibotik inspiraturik, Ravel festibalarekin, musika eskolarekin, kontserbatorioarekin, abesbatzekin, Gaztetxearekin eta tokiko kolektiboekin elkarlanean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Kulturak gazteriari bereziki lekua eman behar dio, agertzeko eta sortzeko guneak eskainiz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Soiltasuna izanen da gure gidalerroa : badiren ekipamenduak baliatu eta dauden lekuak balioan ezarri, azpiegitura berriak pilatu gabe.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:14px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>KULTURA HERRIKOI, IRISGARRI ETA SUSTRAITUA DEFENDATU<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Kultura herrikoia defendatzen dugu, bere zentzu nobleenean : partekatua, guzientzat irisgarria eta ondare bizian sustraitua.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Donibane Lohizunen, praktika amateurrak, musika eta besta tradizioak, eta gure hizkuntza biziak programazio instituzionalen pareko aitortza izan behar dute.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Bizitza kolektiboa markatzen duten erritu herrikoiak indartu nahi ditugu : Ihauteri, Arimen gaua, Olentzero, Donibaneko bestak. Une horiek herritarrekin batera eraiki behar dira, ez ikusle huts bihurtuz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Gabonetako merkatuak tokiko artista eta artisauen lana balioan ezarri beharko du ; edari eta jateko guneak donibandar elkarteen esku utzi, eta animazioak tokiko dantza taldeek, antzerki taldeek eta serenadek eraman.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Hiriko bestetan tokiko taldeak lehenetsiko ditugu eta indarkeria sexista eta sexualen kontrako prebentzio politika argia plantan ezarriko dugu. Herri besta batek guzientzat espazio segurua izan behar du.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Irisgarritasuna lehentasuna da. Kulturak ez du diruaren edo kode sozialen araberakoa izan behar. Horrek prezio politika egokitua eta doako ekitaldi gehiago espazio publikoan garatzea eskatzen du.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:15px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>TRANSMITITU, ELKARRIZKETATU ETA LURRALDERA IREKI<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Kultura ez da bakarrik ikuskizuna ; bizipen eta ikaskuntza ere bada.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Eskolekin eta herritarrekin batera transmisio ibilbideak plantan emanen ditugu : tokiko historia, ondarea, euskara eta praktika artistikoak landuz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Ekimenetan euskararen presentzia indartuko dugu eta Euskal Hirigune Elkargoarekin lankidetza sendotuko dugu, lurralde mailako koherentzia bermatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Doako hitzaldi ireki eta erregularrak antolatuko ditugu, ondareari, ingurumenari, gizarte gaiei eta sortzaileekin topaketei buruz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Donibane Lohizune hizkuntza eta kultura anitzek zeharkatzen duten herria da. Kultura politikak kulturarteko elkarguneak sortu behar ditu, baita Euro-eskualdearekin loturiko irteera kulturalak ere, inguruan dugun aniztasuna hobeki ezagutzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Hobeki informatzea demokratizatzea da. Udalak komunikazio argi eta erregularra bermatuko du, kultura eskaintza guzientzat ulergarri eta eskuragarri izan dadin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Kultura politika anbiziotsu bat ez da antolatutako ekitaldi kopuruaren arabera neurtzen, baizik eta jendea elkartzeko, transmititzeko eta parte-hartzea pizteko duen gaitasunaren arabera.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Kultura eskubidea da, ondasun komuna eta kohesioaren motorra.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Kultura espazio publikoan biziaraztea, herritarrei beren hiria berriz bereganatzeko eta kolektiboki dardararazteko aukera ematea da.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:15px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>EUSKARAREN LEKUA \u2013 HIZKUNTZA POLITIKA AUSARTA ETA ESTRUKTURATUA<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Euskara ez da gure identitatearen apaingarri hutsa. Hizkuntza bizia da, ondare imateriala, transmisiorako tresna eta belaunaldien arteko lotura. Donibane Lohizunen, bere presentzia osoki onartua, egituratua eta babestua izan behar da politika publiko argi eta iraunkor baten bidez.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Benetako hizkuntza politika munizipala plantan ezarriko dugu, euskara bizitza publikoan pixkanaka normalizatzeko xedearekin.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>2025ean onartutako hizkuntza xartaren aplikazio osoa bermatuko dugu<\/strong> (<em>Euskararen aldeko engaiamendu adierazpena<\/em>). Horren bidez, herriak euskara garatuko du bere komunikazio instituzionalean, seinaleztapenean, ekitaldi publikoetan eta udal zerbitzuetan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Donibane Lohizunen bi hizkuntzek leku parekoa izan dezaten nahi dugu.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Hizkuntza espazio publikoan ikusgarri eta naturalki presente izatea funtsezko baldintza da haren bizitasunerako.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Politika horri benetako bitartekoak emateko, <strong>udalean euskarari dedikatu giza baliabideak indartuko ditugu<\/strong>. Euskara teknikariaren edo teknikarien eginkizunak sendotu eta, beharrezkoa balitz, zabalduko dira. Misioak argitzea, sostengu politiko jarraitua bermatzea eta, behar izanez gero, taldea handitzea funtsezkoa da hizkuntza politika epe luzera sustatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Udal langileei ere euskara ikasteko aukera eta bultzada emanen zaie<\/strong>. Formazio egokiak proposatuz, behar den denbora antolatuz eta gaitasun linguistikoak baloratuz, harrera elebiduna eta zerbitzu publikoaren kalitatea sendotuko dira.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Transmisioa politika honen bihotza da<\/strong>. Euskarak bizirik izan behar du txikitatik, egunerokoan, jolasean eta aisialdian. <strong>Euskaraz Josta dispositiboa<\/strong> osoki sostengatuko dugu ; programa horrek Euskal Herriko haur eta gazteen aisialdi egiturak laguntzen ditu euskarazko harrera antolatzeko: langileen formakuntza, material pedagogikoa, itzulpenak eta animazio bereziak barne. Helburua da haurrek hizkuntza modu naturalean eta atseginean bizitzea, eskolaren eremutik haratago.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Halaber, Donibane Lohizunen <strong>euskarazko Haurren Etxe edo Ama Laguntzaileen Etxea<\/strong> sortzea proposatzen dugu. Egitura horrek harrera euskaraz eskainiko luke haurtzaro goizetik, adin desberdinen arteko jarraikortasun linguistikoa sendotuz eta familien benetako eskaerari erantzunez. Profesionalen formakuntza laguntzea eta proiektua diruz sostengatzea ezinbestekoa izanen da haren iraunkortasuna bermatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\">Azkenik, <strong>etorri berrien harrerak dimentsio linguistikoa integratu behar du<\/strong>. Euskararen errealitatea ezagutaraztea, haren ikaskuntza sustatzea eta kultura zubiak eskaintzea integrazio errespetuzko baten alde egitea da, tokiko nortasuna aitortuz.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-medium-font-size wp-block-paragraph\"><strong>Euskara sustatzea ez da inor baztertzea<\/strong>. Gure aberastasun kolektiboa baieztatzea eta haren transmisioa segurtatzea da. Euskara espazio publikoan, instituzioetan eta haurtzaroan biziaraztea gure lurraldearen etorkizun kultural eta humanoan inbertitzea da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>4 ARDATZ NAGUSITAN EGITURATUTAKO KULTURA POLITIKA DAGOENA BALIOAN JARRI ETA KOHERENTZIA EMAN Gure lurraldeak badu jadanik eskaintza kultural aberats eta ezaguna : Ravel Jaialdia, Hego-Akitaniako Eszena Nazionala, tokiko bestak, musika &#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_uag_custom_page_level_css":"","footnotes":""},"class_list":["post-955","page","type-page","status-publish","hentry"],"uagb_featured_image_src":{"full":false,"thumbnail":false,"medium":false,"medium_large":false,"large":false,"1536x1536":false,"2048x2048":false,"onepress-blog-small":false,"onepress-small":false,"onepress-medium":false},"uagb_author_info":{"display_name":"Donibanen Bizi - Vivre \u00e0 Saint Jean de Luz","author_link":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/author\/admin7726\/"},"uagb_comment_info":0,"uagb_excerpt":"4 ARDATZ NAGUSITAN EGITURATUTAKO KULTURA POLITIKA DAGOENA BALIOAN JARRI ETA KOHERENTZIA EMAN Gure lurraldeak badu jadanik eskaintza kultural aberats eta ezaguna : Ravel Jaialdia, Hego-Akitaniako Eszena Nazionala, tokiko bestak, musika ...","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/955","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=955"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/955\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":958,"href":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/955\/revisions\/958"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/donibanen-bizi.eus\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=955"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}